La Pulga eta Lagunak
LA PULGA ETA LAGUNAK
Askoa Etxebarrieta Lasheras, La Pulga, lau urte zituela hasi zen ballet klasikoa ikasten, Jesús Guridi Musika Eskolan. Carmelo Bernaola zen orduan zuzendari. Herri-lantegi batzuei esker, flamenkoa ezagutu zuen. Ondoren, flamenkoaren iturriak eta herri-zokoak ikertzea erabaki zuen. Horretarako, flamenko-ikastaroetara joan zen, dantzari ospetsuak (Isabel Bayón, Farruquito eta Juana Amaya, besteak beste) irakasle zituela. Hamar urtetik gora geroago, Askoak, La Pulgak, bere xarma berezia aurkitu du, bereganatzea lortu dituen teknika eta soinu berezi horiek oinarri hartuta, sentimendu unibertsalak adierazten dituen dantzaren bidez.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Uztailak 10
- Ordutegia17:00
- LekuaPlaza (Heredia)
Barrundia - HizkuntzaGaztelania

