La Basu
Etxetik plazara ekimenaren baitan.
Bilbon jaio eta hazia, Elena Caballerok, La Basu izenaz ezagunagoa denak, musika maitale leialtzat hartzen du bere burua, eta musika genero hauek nabarmentzen ditu: rap, soul, dancehall, reggae, R & B, rock, punk eta baita flamenkoa ere... Aneguriarekin batera Eskina Femenina proiektuaren arduradunetako bat da, non hip hoparen kulturaren barruan emakumeak babesten dituzten.
OSASUN-SEGURTASUNEKO NEURRIAK
- Nahitaezkoa da maskara erabiltzea publiko-esparrura sartzeko. Bakoitzak berea ekarri beharko du.
- Publikoak eserita egon behar du emanaldi osoan zehar. Barrutia uzten bada, ezin izango da berriro bertan sartu.
- 10 urtetik beherako haurrek pertsona heldu batekin joan beharko dute.
- Aulkien artean 2 metroko distantzia-neurriak gorde beharko dira, bizikidetza-unitate bereko pertsonak izan ezik.
- Barrutira sartzean, pertsonen arteko 2 metroko distantzia ere gorde beharko da.
- Ikuskizuna amaitutakoan, publikoa bere eserlekuetan egon beharko da, eta antolakuntzako langileen jarraibideak bete beharko ditu, esparrutik mailaka irteteko.
- Programatutako ekitaldietarako aldez aurretik eta doako sarrerak banatuko dira.
- Sarrera aldez aurretik eskuratu duten pertsonek sartzeko lehentasuna izango dute, bai eta eskenatokitik hurbilago dagoen eserleku bat ere.
- Sarrerak Ermua Antzokiko leihatilan jaso beharko dira, astez aste, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara., ekainaren 29tik.
- Sarrera-bilketan hilara gordetzean, 2 metroko distantzia eutsi behar da.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Uztailak 10
- Ordutegia20:30
- LekuaSan Pelaio Plaza
Ermua - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara


