"Achanta la mui", Claudia Rebeca Lorenzoren erakusketa
2020ko uztailaren 3tik abuztuaren 30ra arte
Analogiaz lotu ditut haikua eta argota nire lanaren lengoaiarekin, lengoaiarekiko nire lanarekin.
Argot edo jargoia interesatzen zait, haikuarekin harremanetan jarrita, erabilitako adierazpenaren arabera paisaia jakin bat edo beste sortzen delako. Lengoaia mota horrek (zein ezin baita hizkuntza deitu) badu bere berezitasun zehatza mundu zabaleko leku bakoitzean. Horrenbestez, LE MEUF esate hutsak (“emakumea”, silaben hurrenkera atzekoz aurrera jartzen den Frantziako argot jakin batean) 80ko Pariseko aldirietako paisaia jakin batera narama.
Haikuetan, behatzen den paisaia batez aritzean ez da eszena –bere horretan– deskribatzen; aldiz, paisaia eraiki egiten da hizkera bera egituratzearen bitartez.
Kasu bietan lokalizazioa modu soilik material batean gertatzen da.
Non dago jargoiaren potentzia poetikoa? Hara, zerbait izendatua izan behar izatean, subjektu jakin batek inguratzen duen eta behatzen duen munduarekiko lekua har dezan, gero harekin identifikatu ahal izateko. Hizkuntza propio eta berezi bat asmatze horrek berak laguntzen du gero gizatalde jakin batentzat errekonozitzeko moduko leku bat sorrarazten. Gero etorriko litzateke kultura, gero.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2020(e)ko uztailaren 3(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 30(e)ra
- OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
- Lekua Montehermoso Kulturunea
Fray Zacarías Martínez, 2
Vitoria-Gasteiz - Web Montehermoso Kulturunea


