Huntza sinfonikoa: Euskadiko Orkestrarekin grabatutako "Lasai lasai", "Olatu bat" eta "Aldapan gora" abestiak (online)

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko uztailaren 2(e)tik 2020(e)ko uztailaren 4(e)ra
  • Huntza sinfonikoa: Euskadiko Orkestrarekin grabatutako "Lasai lasai", "Olatu bat" eta "Aldapan gora" abestiak (online)

2019ko azaroan ateak itxita grabatu ziren bideo hauek Miramongo egoitzan, Fernando Velázquezen agindupean. Getxoko musikagile, zuzendari eta musikaria arduratu zen Huntzaren Lasai lasai, Olatu bat eta Aldapan gora kanten moldaketa sinfonikoak egiteaz, baita proiektu berri honen zuzendaritza artistiko osoaz ere. Ikus-entzunezko zuzendaritza Pausoka Entertainmenteko Jabi Elortegiren esku geratu zen oraingoan ere. Orduan egin zen grabazioa eta orain inoiz baino zentzu gehiago hartzen du eremu digitalean argitara emateak, uda hasiera honetan, Huntzaren kontzertuez gozatzeko aukera ez baitugu izango.

Bideoklipen aurkezpena

Uztailaren 2, 3 eta 4an aurkeztuko dira hiru bideoklip berri hauek, lehendabizi ETBn eta ondoren Euskadiko Orkestraren sare sozialetan (Youtube, Instagram, Facebook eta Twitter). 

Uztailak 2: Lasai lasai

Uztailak 3: Olatu bat

Uztailak 4: Aldapan gora


Laburrean

Non