29. Gaztea Maketa Lehiaketaren finala

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Ekainak 25
  • 29. Gaztea Maketa Lehiaketaren finala

Ainhoa Vitoria eta Julen Idigoras Gazteako esatariek gidatuko duten gau emanaldi honetan Gaztearen Maketa Lehiaketaren XXIX. edizioaren irabazlea nor izango den jakingo dugu. Talde bat, bikote bat eta bi bakarlari igoko dira Victoria Eugenia Antzokiko oholtzara. Batetik, Kilimak talde gipuzkoarra, Entzulearen GazteBizHitza sariaren irabazlea, Gaztearen webgunean egindako bozketan boto gehien lortu zituen proposamena izan zen. Bestetik, Xabi Bandinik, Xabi Doncelek eta Izaro Andresek osatutako epaimahaiak beste hiru izen hautatu zituen finalerako: Deñe eta Raitx bakarlariak eta Klermoon bikotea.

Gazteak ehun gonbidapen esklusibo zozkatuko ditu irratian, webgunean eta sareetan. Informazioa laster egongo da eskuragarri hemen.

Antolatzailea: Gaztea

 

Laburrean

Non