Irati Etxeberria + Adi + Postal Kolekzionistak + Xabi Bandini
Ezinbestekoa izango da maskarila jarrita eramatea, zehaztutako eserlekuetan bakarrik eseritzea, 2 metroko distantzia mantenduz eta sartu aurretik eskuak garbitzea.
Aldez aurretik sarrerak eskuratu beharko dira, internetez edota kultur etxean aurrez aurre. Beharrezkoa izango da sarrera erakustea, paperean edota mugikorrean, Zezen plazara sartu ahal izateko.
Emanaldiak doan izango dira eta guztira 360 sarrera jarriko dira herritarren eskura, 200 internetez, 160 kultur etxean, aurrez aurre. Pertsona bakoitzak gehienez ere 4 sarrera hartu ahal izango ditu.
Internet bidez sarrerak eskuratzeko, ondorengo loturetara jo beharko da eta ekainaren 15ean, 10:00etatik aurrera: https://bit.ly/2MJ4utD
Aurrez aurre sarrerak eskuratzeko aukera izango da, kultur etxean, asteartetik, ekainaren 16etik aurrera, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 bitarteko ordutegian. Maskarila jarrita eramatea derrigorrezkoa izango da kultur etxera sartu ahal izateko.
Egunean bertan ez da sarrerarik eskuratu ahal izango eta aurretik sarrera dutenek baino ezingo dute Zezen plazara sartu.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Ekainak 24
- Ordutegia20:00
- LekuaZezen plaza
Tolosa - Sarrerak Erosi


