Txani Rodriguezen "Los últimos románticos" liburuaren aurkezpena

Bilbao 2020(e)ko Ekainak 23
  • Txani Rodriguezen "Los últimos románticos" liburuaren aurkezpena

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak bere aurrez aurreko topaketak berriro jarriko ditu martxan aste batzuk on line baino ez egin ondoren, eta Txani Rodriguezen Los últimos románticos liburu berriaren aurkezpena hartuko du ekainaren 23an (asteartea).

Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko aretoan nagusian egingo da, 19:00etan –sarrera doan, 134 lagunentzako tokiarekin–. Segurtasun-neurri berriak direla eta, ekitaldi-aretoko ateak 18:15ean irekiko dira antolatzaileek aurrez esleitutako besaulkietan egokitu ahal izateko parte-hartzaileak.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

Kike Martín eta Alicia San Juan kazetariak ere izango dira hitzorduan, eta streaming bidez ikusi ahal izango da kulturguneatb.eus helbidean.

Los últimos románicos (Seix Barral argitaletxea) liburuan, Txani Rodriguezek Iruneren bizitza kontatzen du, bere etxetik lan egiten duen paper-fabrikara bitartean gertatzen dena, Bilbotik gertu dagoen industria-herri batean. Dudatsua, maniatiko eta hipokondriako samarra, emakume hau munduari aurre egiteko gai da, egin behar duela uste duenean, eta gizarteak ahaztuta dituen balioen arabera bizitzen saiatzen da. Bere zirkulua lankideentzat, bizilagunarentzat eta isilpean deitzen duen inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzeko Renfeko operadore batentzat baino ez da. Lantegian gatazka bat sortzen denean, nola gertatu den oso ondo jakin gabe, Irune tartean sartzen da. Hortik aurrera, bere bizitzak ustekabeko aldaketa bat izango du, eta bere aurrean, jakin gabe, espero zuen aukera agertu da.

Txani Rodríguez Laudion jaio zen, 1977an. Kazetaria, gidoilaria eta idazlea da. Lo que será de nosotros (2008), Agosto (2013) eta Si quieres, puedes quedarte aquí (2016) eleberriak argitaratu ditu. El corazón de los aviones (2006) kontakizun-liburua eta hainbat komiki argitaratu ditu, besteak beste, La carrera del sol (2008). Azken hori, gainera, hainbat hizkuntzatara itzulia. Radio Euskadiko "Pompas de Papel" programako taldeko kide da, eta hainbat komunikabidetan parte hartzen du, besteak beste, El Correo egunkariaren "Territorios" kultura-gehigarrian. Sormen-idazketako irakaslea da Escola d'Escriptura de l'Ateneu Barcelonèsen eta ALEA Literatur Elkartean.

Bilboko Udala

Laburrean

Non