Eibarko Sanjuanak 2020
Eibarko Udalak 2020ko San Juan programa prestatu du ekainaren 23 eta 24rako.
2020ko Sanjuan programak lau ekitaldi izango ditu. Hauetatik bi Udaletxean burutuko dira aurrez aurreko publiko gabe baina streaming bidez ikusteko aukerarekin, eta beste bi jarduera Coliseo Antzokian. Coliseoko jarduera bi hauetara ikustera joatea nahi duenak, gonbidapena jaso beharko du Coliseo Antzokian ekainaren 19 eta 22an 17:30etatik 19:30etara bitartean. Gehienez, bi gonbidapen banatuko dira pertsona bakoitzeko leihatilan, hauek agortu arte.
Coliseoko ekimenetan derrigorrezkoa da norberak bere maskarilla eramatea eta ikuskizunean jantzita izatea.
Programa deskargatzeko, SAKATU HEMEN
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2020(e)ko ekainaren 23(e)tik 2020(e)ko ekainaren 24(e)ra
- LekuaEibar


