Azkena Rock Festival: Sofa Edition (online)

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko ekainaren 19(e)tik 2020(e)ko ekainaren 20(e)ra
  • Azkena Rock Festival: Sofa Edition (online)

Aurten Azkena Rock Festival jaialdiaren online edizioa antolatuko da eta, 10 orduz baino gehiagoz, rock-musikaren eduki esklusiboak eta inoiz eman gabekoak eskainiko dira. Edizio berezi hau ekainaren 19an eta 20an izango da, jaialdiaren webgunean eta Youtuben.
 
Kontzertu horietako asko ez dira inoiz ikusi ahal izan, hala nola T.S.O.O.L. (2009) eta Turbonegro (2004) taldeenak, eta, orain, ikusi eta entzuteko aukera izango dugu, ARF jaialdiaren historian izan diren emanaldi onenak eskainiko dituen jaialdi berezi batean; kontzertuekin batera, jaialdiko bitxikeriak eta kontakizunak ere eskainiko dizkigute benetako protagonistek, hau da, urte hauetan guztietan ARF jaialdian egon diren artista, ikus-entzule, kazetari eta laguntzaileek: Iggy Pop & the Stooges, Gluecifer, Wilco, Blondie, Juliette & The Licks eta abar, inoiz bota gabeko 25 emanaldi osatu arte.
 
Hori gutxi balitz, ARF Sofa Edition jaialdirako berariaz grabatutako kontzertu esklusiboak ere izango dira, esate baterako Dewolff eta Steepwater eta beste batzuk; datozen egunotan aurkeztuko ditugu protagonista horiek. Programazioa osatzeko, “Rockanrollers” filma botako dugu, Juanma Bajo Ulloa zuzendariak ARF jaialdiari buruz egindako filma, baita ezusteko gehiago ere; laster emango dizuegu horren guztiaren berri.
 
Gainera, emanaldi horretan, 2021eko edizioko artisten zerrenda zuzenean iragarriko dugu, egunez egun.
ARF

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko ekainaren 19(e)tik 2020(e)ko ekainaren 20(e)ra
  • LekuaMendizabala

    Vitoria-Gasteiz

Non