(Bertan behera) La Polla Records (azken kontzertua Donostian)
Kontzertua bertan behera gelditu da. Informazioa, hemen.
--
La Polla Records taldeak abenduaren 29an emango du, Anoetako Belodromoan, Donostian eskainiko duen azken kontzertua. Talde mitikoak El Drogas eta Lendakaris Muertos izango ditu lagun agur birako emanaldi horretan.
Bere garaian Hipodromorako iragarrita zegoen kontzertua ordezkatzen duen data honetarako sarrerak azaroaren 25ean jarriko dituzte salgai, enpresa sustatzaileak azaldu duenez, "hasierako kartela doitu eta gero".
Hipodromoko kontzerturako erosi ziren sarrerak data berrirako erabili ahalko dira, eta antolatzaileak sarrerak dituztenekin harremanetan jarriko dira itzultzeko aukera emateko edo kontzertu berrirako lekualdaketa nola egingo den azaltzeko.
Anoetan abenduaren 29an emango duen kontzertuaz gain, taldeak bi kontzertu emango ditu Gasteizen, Iradier Arenan, abenduaren 17 eta 18an, agur bira honen barruan.


