GdM San Sebastián Moda Festival 2020 (online)
GdM San Sebastián Moda Festival Euskadiko modaren sektoreko lurralde-sustapenerako eta -hedapenerako plataformarik handiena da. El Diario Vasco taldeak antolatu eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak, Kutxa Kulturalek, AEG Goi Mailako Prestakuntza Eskolak, Donostia Shopsek eta Garbera Merkataritza Zentroak sustatuta, 2020an bi edizio egingo dira berriro: ekainean eta urrian.
COVID-19aren ondorioz, eta 2013an abiatu zenetik lehen aldiz, Donostiako Moda Jaialdiaren udaberri-udako edizioa hitzaldi, tailer, 'Face to face' eta 'visuals' birtualen bidez egingo da. Zuzeneko seinalea mundu osora iritsiko da 'streaming' bidez, webgune honetan: diariovasco.com, teledonosti.tv eta Teledonosti.
Hiru eguneko programazioa izango da, gure industriako sektore profesionalari eta ez-profesionalari zuzendua, koronabirusaren krisiaren ondoren sortutako negozio-eredu berriei buruz hausnartzeko eta horiek aztertzeko, "0 kilometroa" bereziki azpimarratuz eta 'made in Gipuzkoa' eta 'made in Basque Country' marka indartuz eta ikusaraziz.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2020(e)ko ekainaren 11(e)tik 2020(e)ko ekainaren 13(e)ra
- LekuaDonostia-San Sebastián


