Bizkaiko Foru museo sareak ateak berrirekiko ditu

Bilbao 2020(e)ko Ekainak 9
  • Bizkaiko Foru museo sareak ateak berrirekiko ditu

Bizkaiko Foru Aldundiko museo, areto eta interés tokiek leku seguru gisa irekiko dute berriz, bidezkoak diren osasun-segurtasuneko neurriak betez. Edukierak ere espazio bakoitzaren errealitatera egokitu dira, uneoro publikoaren segurtasuna bermatzeko. Eskuak garbitzeko neurri ezagunez gain, eta ondore horretarako espazio guztiek gelak izango dituzte jendearen eskura, beste neurri berezi batzuk ere hartu dira, hala nola maskara eramatea derrigorrezkoa izatea, gailu interaktiboak eta botoidun elementuak desgaitzea, ibilbideak egokitzea eta seinaleak sendotzea. 

Foru museo guztietan ohiko ordutegian irekiko dira ateak eta Rekalde eta Ondare aretoetan 11:00etatik 18:30etara.

Bizkaiko Foru Aldundiko museo eta aretoak ekainaren 9an irekiko dituzte, osasun segurtasun neurri zorrotzak hartuta. Zentro horien ezaugarri berezien ondorioz -horietako asko espazio berezietan kokatuta daude eta bisitaren kalitatea eta edukia gailentzen dira- ahalegin gehigarria egin behar izan da espazioak egokitzeko eta ohiko moduan eskaintzen ziren jarduerak aldatzeko.

Informazio gehiago: 

MUSEOAK

ARETOAK

INTERES TOKIAK


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko Ekainak 9
  • LekuaBilbao

Non