2019ko Argizaiola lehiaketako lanen erakusketa
ARGIZAIOLA SARIAREN HISTORIA
Argizaolaren ideiaren hasiera Altsasuko Alaska zenaren hotelean sortu zen 1973an, Federazio bat osatzeko asmoz bertan bildutako Euskal Herriko hainbat argazkilari elkarteetako ordezkariek "Argizaola Garaikurra"-ren lehen deialdia egin zutenean. Argizaiola Trofeoan ezaugarri nagusia: aurrez eginiko lau lehiaketetan sailkatutako lanek osatuko zutela.
Urte luzez, Argizaiola euskal argazki lehiaketen ikurrik garrantzitsuena izan bazen ere, aurrerago beherakada nabaria sufritu zuen, 1995. urtetik aurrera aurreko indarra berreskuratzen hasi arte, gero eta lehiaketa gehiagok perte hartzen zutelarik.
Euskal Herriko Elkarteen Federakuntzak urtero antolatzen duen Lehiaketa hau "Lehiaketen Lehiaketa" izenez ezaguna da. Bere garrantzia hurrengo honetan datza: Federazioak urtean zehar babestutako lehiaketetan, Nafarroan, Euskal Autonomian zein Iparraldean bizi diren saritutako argazkilariek gonbidapenez parte hartzen dutela. Besteak beste, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak antolatutako Gipuzkoa Trofeoa da babestutako elkarte horietako bat.
2019an eginiko Argizaiolaren 39. edizioaren garailea Aitor Arana argazkilaria izan da eta, bi akzesiak Oskar Gaskonek eta Andres Induirainak eskuratu dituzte.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2020(e)ko ekainaren 5(e)tik 2020(e)ko ekainaren 25(e)ra
- Lekua Gipuzkoako Argazkilari Elkartea
San Juan, 27
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaBat ere ez
- Web Gipuzkoako Argazkilari Elkartea


