"Emozioen saltsa sukaldatu nahian"
Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak hainbat tailer antolatu ditu hurrengo egunetarako. Itxialdia hasi zenetik, bibliotekako ekintzak egoera berrira egokitu, eta modu telematikoan burutzen ari dira: haur zein helduentzako irakurketa klubak, gai ezberdinei buruzko tailerrak...
Besteak beste, haur eta helduentzako saioak eta sare sozial zein telesailen inguruko tailerrak antolatu ditu.
Maiatzaren 28a, osteguna:
- 18:00etan
- "Emozioen saltsa sukaldatu nahian: emozioak eta haur literatura mikrouhinaren garaian"
- (Solasaldia) Mireia Delgado (Haur literaturan aritua).
Izena emateko biblioteka@durango.eus helbidera edo Whatsapp (626734167) bat bidali behar da.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2020(e)ko Maiatzak 28
- Ordutegia18:00
- Lekua Durangoko Liburutegia
Komentu, 8
Durango - HizkuntzaEuskara
- Web Durangoko Liburutegia


