Koadernoa: Yolanda Mosquera: "Aberastu zure barnea"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Maiatzak 12
  • Koadernoa: Yolanda Mosquera: "Aberastu zure barnea"

Yolanda Mosquera (Amurrio, 1973). Arte Ederretan lizentziaduna, diseinu grafikoan espezializatua, eta graduondokoa Haur Ilustrazioan. Bere ibilaldi profesionala diseinu estudioetan hasi zen. Artikuluak, liburuak, liburuxkak, jolasak, multimedia aplikazioak eta abar ilustratu ditu. Marrazketa eta pintura tailerrak ere eman ditu. 2018an, Euskadi Literatura Saria jaso zuen, ilustrazio atalean, La pequeña Roque liburuan egindako lanagatik.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.

ABERASTU ZURE BARNEA

"Krisi hau udaberriarekin batera iritsi zaigu. Nahiko nuke gure ekintzak kudeatzen eta bizitzan benetan axola duena baloratzen jakingo bagenu, baita ingurune naturalak gure sendakuntzan duen balioaz jabetuko bagina ere".

Yolanda Mosqueraren albuma


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko Maiatzak 12
  • Ordutegia13:00
  • LekuaDonostia-San Sebastián

  • HizkuntzaElebietan

Non