Getxoarte: "Artista bat auzoan": Natalia García Muro
Getxoko Kultur Etxeak, Getxoarteren Bitartekaritza eta Egoitza Programa eta “Bi hormetara” proiektuaren bitartez, abian jarri du bertoko sormen artistikoa eta publikoaren eta artisten arteko topaketa bultzatu nahi duen “Artista bat auzoan” izeneko ekimena.
Maiatzaren 8tik hasita eta hilabete osoan zehar, programa horretarako hautatutako zortzi artistek bere lana eta esperientziak gerturatuko dizkiete arte-zaleei bideoez baliatuta. Guztira, konfinamenduan zehar grabatutako 8 bideo argitaratuko dira Getxoko Kultur Etxeko sare sozialetan (Getxo Kultura).


