Ipuinaren Ordua: Kattalin Ansorena: "Miren marmartia"
Dagoeneko iragarrita dauden online zerbitzuez eta edukiez gain, Donostia Kultura bere eduki digitalak sortzen eta egokitzen hasi da datozen asteetan herritarrei klik batean eskaintzeko.
Ipuinaren Ordua saioa hasiko da modu birtualean.
Saio hau egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin.
Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da.
Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Ipuin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da Donostia Kulturaren YouTubeko kanalean.
Maiatzak 9: Kattalin Ansorena: "Miren marmartia"
Kattalin Ansorenak eskainiko du haurrentzako ipuin kontaketa eta Bego Gonzalezek (Eskuaire) zeinu hizkuntzara itzuliko du. Miren marmartia ipuina entzun eta ikusi ahal izango da
Bideoa maiatzaren 9an 16:00etatik aurrera egongo da ikusgai.
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- Data 2020(e)ko Maiatzak 9
- Ordutegia16:00
- LekuaDonostia-San Sebastián
- ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara


