Antzokia Etxean: Martxelo Rubio & Sandra Ferrús: "Stopman"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Maiatzak 7
  • Antzokia Etxean: Martxelo Rubio & Sandra Ferrús: "Stopman"

Antzokia Etxean programak agenda berri bat irekiko du ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan.

Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan.

Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak… izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik.

Maiatzak 7: Martxelo Rubio & Sandra Ferrús: "Stopman"

Egun zailak dira super heroientzat. Gremio hau ere konfinatua izan da eta "Stopman", gure super heroia egoera latz batean dago. Luzaroan langabezian egon ondoren, oraingo honetan, bere etxean dago itxialdian, lau izakiekin batera eta beldurra zein antsietatea nagusitzen dira. Martxelo Rubio da Donostia Kulturaren Youtubeko kanaleko zerrenda honetan ikusi daitekeen lan honen protagonista eta Sandrá Ferrús, idazlea.

Bideoa maiatzaren 7an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.

 

 

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko Maiatzak 7
  • Ordutegia19:00
  • LekuaDonostia-San Sebastián

  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania

Non