"La familia" (online)
Ama hil eta hamar urtera, Txantxikorena familia notarioaren aurrean bildu da herentziaren paperak sinatzeko. Bulegoan giro berezia sortuko da hainbat egoera komiko eta surrealisten ondorioz. Elkarren artean urrun zeuden anai-arrebak halako famili batasuna berreraikitzen hasiko dira, notarioa bere onetik ateratzea lortuz...
Gipuzkoako Autismo Elkartearen AteneASP antzerki taldeak egindako umorezko film laburra ikusi daiteke Donostia Kulturaren Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa maiatzaren 6an, 19:00etatik aurrera, egongo da ikusgai.
Antzokia Etxean programarekin jarraitzen du Donostia Kulturak, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2020(e)ko Maiatzak 6
- Ordutegia19:00
- LekuaDonostia-San Sebastián
- HizkuntzaGaztelania


