Unai Elorriagaren "Iturria" liburuari buruzko solasaldia, egilearen parte-hartzearekin (online)

Getxo 2020(e)ko Apirilak 23
  • Unai Elorriagaren "Iturria" liburuari buruzko solasaldia, egilearen parte-hartzearekin (online)

Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoari jarraipena emateko konfinamendu garai honetan, online bidezko saioa egingo da.

Apirilaren 23an, osteguna, 19:30ean, elkartuko dira Unai Elorriagarekin Iturria liburuaz berba egiteko.

Kasu honetan, jitsi meet (bideokonferentzia) bidez egingo dugu solasaldia.

Iturria liburua zuokin ez baldin badaukazue, jakin hurrengo lotura honetan aurkitu dezakezuela: http://susa-literatura.eus/liburuak/narr13001.

Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa, apirilaren 23an.

Data eta ordua: Apirilak 23, osteguna, 19:30etik 21:00etara.

Bideo-deira sartzeko esteka (email bidez helaraziko zaizue): Jasoko duzuen loturan klikatu eta printzipioz ez duzue ezer gehiago egin behar. Ahal dela ordenagailu edo tablet bidez egitea gomendatzen da.

Bideo-deian erabiliko den dinamika hurrengoa izango da:

  1. Parte-hartzaile guztiok izango duzue zuon mikrofonoa isildua (muteatuta). 
  2. Bideo-kamera hautazkoa izango da; bakoitzak erabakiko du konektatuta izan nahi duen ala ez.
  3. Garazi (Egizuk) egingo dizue sarreratxo bat; jitsi meet aplikazioaren eta solasaldiaren dinamika apur bat azalduko du.
  4. Unai Elorriagak Iturria liburuaren solasaldiarekin ekingo dio.
  5. Liburuaren aurkezpena amaitzean, galderen errondari ekingo zaio. Beti ere txanda eskatuz eta Garazik hitza ematen dizuenean.

Nola parte hartu? Ez dauka zailtasunik, ikusiko duzue!

– Parte hartu nahi duzun saioaren estekan klik egitearekin nahiko duzu.

– Baliatuko dugun aplikazioarekin arazoak ekiditeko, Chrome erabiltzea gomendatzen da.

– Saioak hasi baino ordu erdi lehenago egongo dira konektatuta egon daitezkeen arazo teknikoekin laguntzeko.

– Sartzeko arazoren bat izanez gero, honako zenbakira ere deitu dezakezue: 619 935 541 (Garazi).

Oharra: Ez baduzu emailez jaso bidekonferentziara sartzeko lotura, idatzi egizugetxo@gmail.com helbidera.

 

www.egizu.eus

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2020(e)ko Apirilak 23
  • Ordutegia19:30
  • LekuaGetxo

  • HizkuntzaEuskara

Non