Izaro + Euskadiko Orkestra: "Errefuxiatuena"
Euskadiko Orkestrak erreferentziazko euskal artistak eremu sinfonikora eramateko ekimen digital hau duela bi urte jarri zuen abian, Zea Maysen hiru bideoklip eta Doctor Deseoren beste hainbeste grabatu eta zabaldu zituenean. Ekimena fenomeno biral batean bilakatu zen eta oraindik orain bideo hauek milaka bistaratze biltzen jarraitzen dute sareetan. Formatu horren estreinaldia arrakasta handikoa izan zen orkestrarentzat, eta eskaera gehien jasotzen ari diren euskal artistetako batekin errepikatu du oraingoan, Izarorekin, alegia.
2019ko azaroan ateak itxita grabatu ziren bideo hauek Miramongo egoitzan, Fernando Velázquezen agindupean. Getxoko musikagile, zuzendari eta musikaria arduratu zen Izaroren Errefuxiatuena, Koilarak eta Tu escala de grises kanten moldaketa sinfonikoak egiteaz, baita proiektu beri honen zuzendaritza artistiko osoaz ere. Ikus-entzunezko zuzendaritza Pausoka Entertainmenteko Jabi Elortegiren esku geratu zen oraingoan ere. Orduan egin zen grabazioa eta orain, konfinamendu garaian, inoiz baino zentzu gehiago hartzen duen honetan, aurkeztuko da eremu digitalean.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Apirilak 23
- Ordutegia22:30
- Lekua Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Miramon Pasealekua, 124
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaEuskara
- Web Euskadiko Orkestra Sinfonikoa


