(BERTAN BEHERA) Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2020

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko apirilaren 23(e)tik 2020(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • (BERTAN BEHERA) Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2020

Covid-19k sortutako egoera ikusita, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Bulegoak eta Donostia Kulturak erabaki dute bertan behera uztea apirilaren 23tik 30era aurreikusita zegoen Giza Eskubideen 18. Zinemaldia. Ikastetxeentzako zinema-saioak ere ez dira egingo.

Gizarte-erantzukizunez jokatuz eta egungo mugak ikusita, zinemaldia ezin da berme osoz egin aipatutako egunetan. Dena den, antolakuntzak, orain inoiz baino gehiago, bere konpromisoa agertu nahi du pentsatzen jarriko gaituen eta aztarna utziko duen kultura eraldatzaile baten alde, giza eskubideen urraketak salatuko dituena, eta elkartasunaren zein enpatiaren aldekoa. Horregatik, berdin jarraituko du lanean urte osoan askotariko ekimenak sustatzen eta bere programazioa eskaintzen, egoerak modua ematen badu.

Bitartean, gogoratu Zinemaldiaren ardurapeko kanal bat ireki dela Filmin online zinemako plataformarekin lankidetzan. Bertan ikusi ahal izango dira aurreko zinemaldietan eman diren filmak, Zinemaldiak bere ibilbideagatik saritutako zinemagileek zuzendutako izenburuak, gizarte-gaiak dituzten emakumezko errealizadoreen zinema lanak, eta euskal ekoizpenei buruzko atal bat, tartean dela Hilos de sororidad dokumentalaren estreinaldia.

www.filmin.es/canal/festival-de-cine-y-derechos-humanos


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko apirilaren 23(e)tik 2020(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián

Non