Bisita birtuala La Encartada Fabrika-Museora
Oraingoz ez dagoenez aurrez aurre harribitxi honetaz gozatzerik, La Encartada Fabrika-Museoak antzinako bideo labur batzuk jarriko ditu zuen eskura, bisita birtual txiki bat egiteko balio dezaten. Bideo bakoitzarekin, bisita gidatuan ematen diren xehetasunak ere kontatuko dira.
Hemen lehenengoa:
Harrigarria ezta? Produkzio solairura igotzean, hau da ikusten den lehenengo panoramika, makineria mugitzen zuen ardatz nagusia martxan, txirrika eta bigarren mailako ardatzekin batera, eta uhalak biraka... 60 makina inguru mugitzeko. Hau guztia turbina hidaulikoari esker jartzen zen martxan, uraren energiaz baliatuz eta motor bakarrarekin. Zoragarria benetan!
Badaukazue zuek honen argazkirik edo bideorik? Partekatu La Encartada Fabrika-Museoarekin!
La Encartada Fabrika-Museoa sare sozialetan: Facebook / Instagram.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2020(e)ko apirilaren 23(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 31(e)ra
- Lekua La Encartada fabrika-museoa
El Peñueco auzoa, 11
Balmaseda - Web La Encartada fabrika-museoa


