Kultur labea: Otxi & Xanti (online)

Errenteria 2020(e)ko Apirilak 20
  • Kultur labea: Otxi & Xanti (online)

Covid19ak eragindako Alarma Egoerak kultur programazioaren birplanteamendua ekarri du. Hau horrela, Udalak "Kultur labea" proiektua jarri du martxan: egoera bereziak irauten duen bitartean, Errenteriako sortzaileak ezagutzera emateko leiho bat; herriko sorkuntzak etenik izan ez dezan pentsatutako gune bat, hain zuzen."

"Kultur labea"-ri esker, antzerkiak, dantzak, musikak eta adierazpen desberdinetako emanaldiek euren ohiko eszenatokiak aldatu eta Herri Bizia udal komunikabidearen webgunean izango dute txoko bat, herribizia.errenteria.eus/labea orrian. Bertako programazioa Udalak horretarako espresuki kontratatuko emanaldiekin osatuko da.

Astelehenetik ostiralera, 18:00etan, artista errenteriar batek etxean grabatutako pieza bat eskainiko da.

Apirilaren 20an, 18:00etan: Otxi & Xanti.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Apirilak 20
  • Ordutegia18:00
  • LekuaErrenteria

  • HizkuntzaEuskara

Non