Antzokia Etxean: Kukai Dantza Konpainia: "Fandangoa etxean"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Apirilak 19
  • Antzokia Etxean: Kukai Dantza Konpainia: "Fandangoa etxean"
    Argazkia: Gorka Bravo

Fandangoaren indarra plazatik etxera. Ahal da altzarien artean dantzatu? Kukai Dantza baiezkoan dago eta hona hemen horren froga, Donostia Kulturaren Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.

Bideoa apirilaren 19an egongo da ikusgai, 19:00etatik aurrera.

Antzokia Etxean programarekin jarraituko du Donostia Kulturak, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Artista eta sortzaile lokalek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturaren kanaletatik.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2020(e)ko Apirilak 19
  • Ordutegia19:00
  • LekuaDonostia-San Sebastián

  • HizkuntzaBat ere ez

Non