BBK Sala Etxean: Belako
BBK Sala Etxean ekimenaren barruan, BBK Salak “online” kontzertuak eta umorezko ikuskizunak programatu ditu zuzenean, konfinamendua arintzeko eta euskal kulturaren sektoreari laguntzeko.
BBK Salaren webgunean, sare sozialetan eta Telebilbao katean ikusi ahal izango dira emanaldiok:
Apirilak 18: Belako
Belako, Josu Ximun Billelabeitia, Lore Nekane Billelabeitia, Lander Zalakain eta Cristina Lizarraga dira. Mungiako talde honek goreneko mailaraino igo du azken sei urteotan, gurean eta mundu osoan gelditu barik musika jotzen.
Iberiako jaialdi handienetan (Primavera Sound, BBK Live, FIB Benicassim, Low Festival, Dcode, Madcool, Jazzaldia …) jo dute. Bizitasun handia, doinu hipnotikoak, riff handiak, baxu-erritmo sinestezinak, danbor ozen-ozenak…
Ikuskizun bakoitza iluntasunetik argirantz abiatzen da, 1980ko hamarkadatik XXI. mendera arte, ahots gozoetatik oihuka hasteraino, lasaitasunetik izerditan amaitzeraino… postpunk doinuetatik musika elektronikoraino…
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Apirilak 18
- Ordutegia22:00
- Lekua BBK Aretoa
Kale Nagusia, 19-21
Bilbao - Web BBK Aretoa


