Antzokia Etxean: Aitziber Garmendia & Jon Plazaola: "Zortzirak"
Antzokia Etxean programak agenda berri bat irekiko du ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan.
Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan.
Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak… izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik.
Apirilak 16: Aitziber Garmendia & Jon Plazaola: "Zortzirak"
Zenbat gauza pasatzen zaizkigun burutik etxean itxialdian gauden bitartean! Kirola eginez edota ardo bat edanez konfinamenduaren errutinari egin diezaiokegu aurre. Giza harremanak gorabeheratsuak izan ohi dira, baina, halaber, gure arteko elkarrizketek nork bere burua eta gainerakoena zaintzen lagun diezagukete.
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreen esketx dibertigarria ikusi ahal izango da Donostia Kulturaren Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 16an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2020(e)ko Apirilak 16
- Ordutegia19:00
- LekuaDonostia-San Sebastián
- ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara


