Dantzagunea: Dantza gela birtuala
Gipuzkoako Dantzaguneak dantza-jarduerei eutsi ahal izateko areto berria ireki du, bideo-konferentziaz burutuko den dantza-gela birtuala.
Bertan honako eskaintza izango duzue:
- Teknika koreografikoko mantentze-saioak: egunero, sortzaile batek bere lengoaia koreografikoan oinarritutako saio bat emango du.
- Sortzaileen leihoa: astean behin, beren sormen-prozesuari buruz hitz egingo dute zenbait koreografok.
Saioetan parte hartzeko bidali email bat: dantzagunea@gipuzkoa.eus
- Saioak eman ahal izateko baldintzak:
- Gipuzkoako Dantzagunearekin azken hiru urteetan harremana izatea (egonaldi artistikoa, tailerrak eman izana, proiekturen batean parte hartu izana…)
- Gipuzkoan jaioa izatea, edo Gipuzkoan erroldatuta egotea.
- Ordainketa: lsaioak ordaindutakoak izango direnez, koreografoek fakturazioa egin ahal izateko modua izan behar dute.
Dantza-gela birtualeko egitaraua
- Apirilak 6, astelehena, 10:00: Amaia Elizaran
- Apirilak 7, asteartea, 10:00: Igor Calonge
- Apirilak 8, asteazkena, 10:00: Iker Arrue
- Apirilak 9, osteguna, 10:00: Oihana Varela
- Apirilak 10, ostirala, 10:00: Huts, Jone San Martin eta Mikel F. Nieto (Sortutakoak Soziala 3)
*Eskaerak jasotzen dituzten neurrian, egitaraua osatzen jarraituko dute.
Sartu Gipuzkoako Dantzaguneko areto birtualean (Jitsi aplikazioa)
Laburrean
- Mota Dantza
- Data 2020(e)ko apirilaren 6(e)tik 2020(e)ko apirilaren 10(e)ra
- Lekua Dantzagunea
Pelotari, z/g (Niessen Egoitza)
Errenteria - Web Dantzagunea


