Nafarroako liburutegiak, online, konfinamenduan

Pamplona/Iruña 2020(e)ko apirilaren 1(e)tik 2020(e)ko apirilaren 15(e)ra
  • Nafarroako liburutegiak, online, konfinamenduan

Liburutegiak jendearendako itxita daude, COVID-19aren pandemia dela-eta dekretatutako Alarma Egoeraren ondorioz, baina kontsultei arreta ematen zaie, etxetik, e-mailez, goizez.

Agiriak itzultzeko epea apirilaren 15era arte luzatu da, eta besterik agindu bitartean, kanpoaldean postontzia zuten liburutegietan ezin izanen da hura erabili.

Konfinaturik igaro beharreko egun hauetarako, liburutegietako erabiltzaileek erabilgarri dute Liburutegien Zerbitzuaren plataforma digitala, Liburuen mailegu elektronikoa: https://navarra.ebiblio.es/opac/#indice 

Eta Nafarroako Liburutegi Publikoetako Sistemaren beste plataforma batzuk ere bai:

- Aldizkariak: https://navarra.infomagazine.online/es/emagazine_navarra/ 
- Filmak: https://navarra.efilm.online/es/efilm_navarra/ 
- Liburu elektronikoa eta audioliburuak: https://navarra.ebiblio.es 

Bestalde, liburutegi batzuek bestelako ekimenak abiatu dituzte: San Pedrokoak, adibidez, bideotopaketa birtualak egin ditu irakurketa-klubeko partaideekin, eta beste batzuek sare-sozialen bidez gomendatzen dituzte liburuak, filmak eta artikuluak. Irakurketa edo hitzaldiren bat ardatz duten bideo eta audioak ere partekatzen dituzte.

https://biblionavarracomunidad.wordpress.com/ blogak egin daitezkeen askotariko ekimenak proposatzen ditu etxean.

Asimismo en el canal pamplonaescultura de Youtube se irán colgando propuestas relacionadas con la literatura y el libro, en la playlist "Experiencias literarias"

San Frantziskoko liburutegia

Liburutegia jendearendako itxita egon arren kontsultei erantzuten zaie e-mail bidez (biblisfr@navarra.es), goizeko ordutegian.

Plataformara sartzeko liburutegiko txartel-zenbakia eta pasahitza erabili behar dituzu identifikatzeko, besterik ez. Pasahitzik ez baduzu, jar zaitez harremanetan liburutegiarekin.

Yamaguchiko liburutegia

Zenbait egunetik hona facebook bidez ari dira gomendatzen liburuak, pelikulak eta artikuluak, zeinak Liburutegien Zerbitzua-Liburuen mailegu elektronikoa liburutegi digitalean (https://navarra.ebiblio.es/opac/#indice) eskuratu baitaitezke.

Halaber, Japoniari buruzko tertuliarako Instagramean (https://www.instagram.com/tertuliayamaguchi/), Ana Muñoz eFilm plataforman ikus daitekeen zinema japoniarra gomendatzen ari da –plataformara liburutegi-txartelaz sartzen da–.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko apirilaren 1(e)tik 2020(e)ko apirilaren 15(e)ra
  • LekuaPamplona/Iruña

Non