(ATZERATUTA) - "E.T. el extraterrestre"
Jarduerak Civivox sarean (2020ko otsailetik maiatzera)
E.T. el extraterrestre filmaren proiekzioa Kondestable civivoxean. Martxoak 22, igandea. 10:30-13:00. Beste planeta bateko izaki txiki bat Lurrean abandonaturik gelditu da. Espazio-ontzia, izan ere, hartaz ahaztu da, itzulerari ekin dionean. Bakar-bakarrik dago, beldur da, baina mutiko baten laguna eginen da. Mutikoak bere etxean ezkutatuko du. Mutikoa eta haren anaia-arrebak gogotik saiatuko dira aurkitzen estralurtar txikia bere planetara itzultzeko modua, betiere zientifikoek eta poliziak huraxe topatu baino lehen.
ZINEMATOGRAFOA zikloa. 7 eta 14 urte bitarteko gazteei bideratutako gazte-zinekluba. Otsailaren 16tik maiatzaren 3ra. Kondestable Civivoxa. Otsailak 16, martxoak 22 eta maiatzak 3 (igandeak). 10.30-13:00. Parte-hartze librea, aldez aurretik izena eman behar da edozein Civivoxetan, betiere aurreikusitako leku-kopurua bete arte. Koordinatzaileak: Luis Azanza eta Ana de los Reyes. Bidaia ederra eginen dugu zinemaren munduan, irudimenean, zirraretan... barrena. Bi pertsonaia bitxik animaturik, filmetan barneratu eta, elkarrekin, abentura ezberdin bat biziko dugu saio bakoitzean.
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- Data 2020(e)ko Martxoak 22
- Ordutegia10:30
- Lekua Kondestable Civivox-a
Nagusia, 2
Pamplona/Iruña - HizkuntzaGaztelania
- Web Kondestable Civivox-a


