Etxetik etxera on line bertso-saioa: Jone Uria + Julio Soto + Aitor Sarriegi + Aitor Mendiluze
Koronabirusak plazak gelditu dituen honetan bertsoaz gozatzeko aukera ezberdinak sortzen ari dira.
Gaur, martxoak 20, arratsaldeko 19:ooetan hasita bapateko bertsolaritzaz gozatzeko aukera izango da. "Etxetik-etxera" Online bertso saioa antolatu dute. Kantuan arituko dira Jone Uria, Julio Soto, Aitor Sarriegi eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzaile lanak Unai Elizasuk egingo ditu.
Saioa ikusteko helbide honetara jo behar da: meet.jit.si/bertsosaioa
Laburrean
- Mota Bertsolaritza
- Data 2020(e)ko Martxoak 20
- Ordutegia19:00
- Lekua Xenpelar Dokumentazio Zentroa (Subijana Etxea)
Kale Nagusia 70
Villabona - HizkuntzaEuskara


