Kultura Gara
EiTBko albistegietako kultura arlotik Kultura Gara ekimena jarri da martxan, sortzaileei zuzenduta. Nahi duen sortzaile orok, bere itxieratik, gizartearekin konpartitu nahi duen kanta, obra zatia, sormen-mezu... bideo batean grabatu eta sortu dugun kulturagara@eitb.eus helbidera bidaltzea da jardueraren proposamena.
Hartara, Kultura Gara ekimenean parte hartzeko, sortzaileak egiten ari den proiektua azaldu dezake, eta zergatik konpartitu nahi duen. Horren ostean marrazki, bakarrizketa, kanta, olerki... horren lagin bat grabatu. Audioak berezko balioa duen bideoetan irratietan eskaintzeko helburua dugu, eta albistegietan ematen diren bideoak eitb.eus-en argitaratuko dituzte.
Kontzerturik, antzezlanik, emanaldirik... ez dagoen une honetan, sortzaileen eta herritarren arteko haria eten dela iritzita, kulturari eskainitako eremu informatiboetan euskal kultura eta sormena ezagutzera ematen jarraitzea da asmoa.
- Radio Revolucion taldeak bere energia positiboa zabaldu nahi izan du
- Juan Mari Beltranek txalaparta jotzeko gonbitea egin digu Ttakun 3.0 programarekin
- 'Baga Biga Higa' abestiaren 'a capella' bertsioa, Demode Quarteten eskutik
- Anne Etchegoyenek 'Xalbadorren heriotzean' abestiaren bertsio polita egin du
- Danteren ''Jainkotiar komedia'' liburuaren zati bat irakurri digu Alessandro Rutak
- Irantzu Lekue margolariak etxean egin duen horma-irudia erakutsi du
- Euskal eszenako gizon eta emakumeek bat egin dute Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin
- Agus Barandiaranek Korrontziren datorren diskoaren lehen doinuak zabaldu ditu
- Jorge Gimenez Bench editoreak Xabier Leteren poema baten irakurketa eskaini digu
- Luzia Goñi bertsolariak hainbat bertso kantatu eta idatzi ditu; Tirapun izan gara
- Kirmen Uribek ere bat egin nahi izan du ''Kultura gara'' ekimenarekin
- La Topadora musika-taldeak bere ekarpena egin du 'Kultura Gara' ekimenean
- Kerobiaren 'Birak', Xabi Bandiniren ahotsean etxeko sofatik
- Huntza taldeko Josune Arakistainek 'Ilusioz bete' gaitu bere etxetik
- 'Atera' kanta eskaini digute Zea Mayseko Aiorak eta Pitik etxetik
- 'Hauskorrak' abestia eskaini digu Pettik bere etxetik
- Kubatik babesa eman nahi izan diote Euskal Herriari, abestuz


