Euskadiko Orkestraren multimedia edukiak

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko martxoaren 16(e)tik 2020(e)ko apirilaren 12(e)ra
  • Euskadiko Orkestraren multimedia edukiak

#EuskadikoOrkestraEtxean

Euskadiko Orkestrak bat egiten du etxean geratzeko deiarekin, gure herrialdea astintzen duen osasun-larrialdiak irauten duen bitartean, eta konfinamendu-aldi honetarako bere harri-koskorra ekarri nahi du, multimedia edukien bidez. Eduki horiek unean-unean osatzen eta aberasten joango da. Hona hemen zenbait adibide:

BIDEO ONENEN HAUTAKETA BAT

19/20 Denboraldiaren inaugurazio-kontzertua: Zain

18/19 Denboraldiaren inaugurazio-kontzertua: Bariazioak haizean

Euskadiko Orkestra + Zea Mays

Euskadiko Orkestra + Doctor Deseo

ENTZUN ORKESTRAREN KONTZERTUAK

Bere webguneko "Kontzertuak" atalean Euskadiko Orkestraren zuzeneko grabazio ugari entzun ditzakezu. Kalitate handiko obra osoak entzun ahal izango dituzu.

ESKAINIKO EZ DIREN KONTZERTUEN ESKU-PROGRAMAK

Zoritxarrez, martxoaren erdialdetik apirilaren 4ra arte hainbat kontzertu bertan behera utzi behar izan ditu Orkestrak. Hala ere, prest ditu bertan behera utzitako programei buruzko oharrak, eta ohar horiek beti laguntzen dute Denboraldian aurkezten dituen obren historiari eta ezaugarriei buruzko alderdi interesgarriak deskubritzen.

ETA ASKOZ GEHIAGO

Murgildu zaitez Orkestraren diskografian, ikusi bere argazki-galeriak eta jarrai ezazu bere aktualitatea sare sozialetan (Facebook / Twitter / Instagram / Youtube).


Laburrean

Non