"Submarionnettes", Alvaro Ledesmaren erakusketa

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko ekainaren 15(e)ra
  • "Submarionnettes", Alvaro Ledesmaren erakusketa

Itsasoan murgiltzea heriotzari aurre egitea da. Itsasoan murgiltzea gauden lekutik hur beste mundu batzuk daudela onartzea da, ikusi gabe begiratu ohi ditugun munduak. Bainuontzi batean murgiltzea, edo eguneroko denboran, norberaren edo beste norbaiten gorputzean, itsasoa irudimena dela onartzea da.

Gutxitan gertatzen da artista batek bere obraren barruan beste obra bat existitu daitekeela deskubritzea, berria oraindik, eta harrigarria. Alvaro Ledesmak mundu propio bat sortu zuen Marionnettes proiektuan, piezaz pieza mugagabe agertzen bazitzaigun ere definitua eta dagoeneko zedarritua zirudiena. Baina artista bere obra propioan murgildu da, eta itsaso bat deskubritu du itsasoaren barnean. Submarionnettes lan berriak urrats bat gehiago dirudi aurretik sortutako dramaturgia horretan, baina era berean aurkikuntza guztiz berria da. Soilik artistak ezagutzen du bere tailerraren sakonean amesteak dakarren sekretua, sormena deituriko utopia horren mugetatik haratago joateak eskatzen duen lan erraldoi eta zintzoa, irudi baten erraietan edo bere eskuetatik haratago existitzea lortzen duen ametsezko utopiaren nolakotasuna.

Izaki berriak jaiotzen dira ezerezera kondenatu ditugun objektuetatik, ustez bizirik gabe datzatenean, guk geuk bazterturik. Submarionnettes hauek bizitza berrasmatu daitekeela gogorarazten digute, norbera dela hondakinak ezerezera kondenatzen dituena. Soken gainetik flotatzen duten formak, kolore propioa duen likidoan bizi diren izakiak, ñabardurez beteriko eskulturak kristalaren bestaldetik guri beha, gogorarazten digutenak, agian, posible dela oraindik ezinezkoa.

Testua: Oier Guillan

ÁLVARO LEDESMA

Alvaro Ledesma (Donostia, 1975) diziplina anitzeko artista da, arlo desberdinak landu dituena: eskultura, bideoa, pintura, eszenografia, literatura, instalazioa, argazkigintza eta zinea.

Bere lanaren ikuspegi plastikotik abiatuta musikari gisa ere proiektu ugarietan parte hartu du (antzezlanak, dantza, poesia errezitaldiak, bideo-arte kontzertuak...)


Laburrean

Non