Oteiza Museoa etxean: Jorge Oteizaren Apostoluen Frisoaren instalazioa Arantzazun 1969an

Egüés 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • Oteiza Museoa etxean: Jorge Oteizaren Apostoluen Frisoaren instalazioa Arantzazun 1969an
    Iturria: Jorge Oteiza Fundazio Museoa

Jorge Oteizaren Apostoluen Frisoaren eta Pietatearen instalazioa Arantzazun, 1969an.


Oteiza Museoak produzitutako ikus-entzunezko honek Oteizak erregistratutako Super 8ko irudiak biltzen ditu, bai ekainaren 12tik 18ra bitartean Apostoluen frisoa jartzeko prozesukoak, bai urte bereko urriaren 21ean Pietatea instalatzeko prozesukoak; instalazio horiek osatu zuten Jorge Oteizak Arantzazuko Basilikako fatxadan egindako esku-hartzea.

Edizio honen gidoia eta irudi-aukeraketa Elena Martinena da; soinuzko pieza Xabier Erkiziak egina da, eta berak editatu du azken muntaketa Tamara Garcia Iglesiasekin batera. Digitalizazio prozesua Elías Querejeta Zinema Eskolak egin du. Ikus-entzunezkoak 24 minutuko iraupena du, nahiz hemen bi soinu-muntaketa desberdinekin erreproduzitzen den.

 


Laburrean

Non