"Neofiguración vasca" erakusketa (bisita birtuala)
COVID-19ren eraginez, museo eta galeriek ateak itxi behar izan dituzte. Halere, badira beste aukera batzuk zentro hauetako artelanez gozatzeko.
Hala, zenbait museo eta galeriatako webguneetan bisita birtualak egin ahal dira. Horixe da, hain zuzen ere, Lumbreras galeria bilbotarraren kasua.
Bere webgunean Neofiguración vasca erakusketako obrak ikusteko aukera dago, etxetik mugitu barik.
Bertan, Alberto Rementeria, Alfonso Gortázar, Daniel Tamayo, Fernando & Vicente Roscubas, Merche Olabe eta Víctor Arrizabalagaren lanak dira ikusgai.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko apirilaren 12(e)ra
- OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:30
- Lekua Galería Juan Manuel Lumbreras
Henao, 3
Bilbao - HizkuntzaBat ere ez
- Web Galería Juan Manuel Lumbreras


