"Kultura etxez etxe", Arabako Foru Aldundiaren kanpaina etxean kulturaz gozatzeko

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • "Kultura etxez etxe", Arabako Foru Aldundiaren kanpaina etxean kulturaz gozatzeko

Kultura eta Kirol Sailak, Ana del Val diputatuaren zuzendaritzapean, jarduera multzo bat proposatu du AFAk zaintzen duen museo, historia, arkitektura eta kultura ondareaz gozatu ahal izateko, alarmak irauten duen aldian, #Kulturaetxezetxe lemarekin.

Museo sareari buruz, lehenengo eta behin, sare horren hiru webgune berrituak bisitatuz:

Bigarrenik, bisita birtualaren bidez hiru web orri horietan zein sareko beste bi museoetarako esteketan (webguneak berritze prozesuan daude).

Hirugarrenik, museo sareak egunero nabarmenduko ditu bere sareetan museo bakoitzeko hainbat obra eta pieza, bere azalpenarekin. Horri gehitu behar zaizkio sarearen bidezko aukerak, zeinak sail beraren mendeko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak ere ahalbidetzen baititu "Arabako ondare historikoaren kultura sareak" STORYMAP edo MAPAKONTARIrekin.

STORYMAP bat da GEOARABA programaren barruan, eta "Lurralde historikoan dagoen ondare historiko kulturala zabaltzea" du helburu, Euskal Kultura Ondareari buruzko 6/2019 Legeak foru aldundiei ematen dien eskumen esparruaren arabera. Formatu horren berritasun nagusia da erakusten duen informazioa automatikoki esportatzen dela datu base bakar batetik ("ondare historiko-arkitektonikoaren dokumentu funtsak" izenekoa). Horrela, informazio guztia zentralizatuta dago, eskuragarri dago eta etengabe eguneratzen da. Interneten dago zintzilik (euskaraz eta gaztelaniaz), eta esteka honen bidez sar daiteke: https://web.araba.eus/es/patrimonio-historico-arquitectonico/inicio

Proposamen horiei Arabadok atariak eskaintzen dituen aukerak gehitu behar zaizkie. Atari hori aldundiak Agiritegian gordetako dokumentazioaren katalogoa linean zabaltzeko sortu da, eta testu funtsen, kartografien, argazkien eta musikaren atalen bidez, erabiltzaileak erregistro katalografikoetara eta haien irudi digitalizatuetara jo dezake. Webgune honetan aurki dezakezu: http://www.araba.eus/arabadok/

Ez da ahaztu behar Eusko Jaurlaritzaren irakurketa sarearen katalogoa, liburu, audioliburuak eta lineako filmak (https://bit.ly/39fah37) dituena, eta Liburukliketik (https://bit.ly/39fah37) eskaintzen den ondare bibliografikoa (https://bit.ly/3aka8g4).

Bi sare horietan parte hartzen du AFAko Kultura eta Kirol Sailak. Azkenik, aipatzekoa da Artium, Santa Maria Katedrala edo Arte eta Lanbide Eskola, Aldundia patroi duten erakundeak, zerbitzu birtualak eskaintzen dituztela.

Artiumen kasuan, Arte Garaikidearen Euskal Museoak #ArtiumMuseoConectado kanpaina abiatu du sare sozialetan, helburu berarekin.

Bere webgunea http://www.artium.eus/ helbidean bisita daiteke

 

 


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz

Non