eFilm, zinema online ikusteko leihoa
Filmak online ikusi ahal izateko zerbitzua eskaintzen du eLiburutegiak, eFilm plataformaren bitartez. Filmak alokatzeko, Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiren bateko txartela izan behar da, eta liburutegien zerbitzuetarako edo eLiburutegian sartzeko erabiltzen diren gako berdinak erabili beharko dira.
Kontsulta
eLiburutegiak eskura jartzen duen ikus-entzunezko guztien eskaintza kontsultatu daiteke. Hasierako orrian sortutako zerrenden hautaketa bat aurkitu daiteke, tartean, euskarazko pelikulak jasotzen dituen zerrenda. Horrekin batera, gehien mailegatu diren eta hobeto baloratu diren ikus-entzunezkoen zerrenda automatikoak ere aurkitzen dira.
Menuaren bidez generoetara eta sortutako zerrenda guztietara sarbide zuzena izango da, eta eguneratuz joango da. Era berean, bilaketa konplexuen bidez ikus-entzunezko zehatzak aurkitzeko aukera izango da.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko apirilaren 12(e)ra
- LekuaLakua
Vitoria-Gasteiz


