bertsoa.eus, bertsolaritzaren plaza digitala
Koronabirusak plaza gelditu badu ere, bertsozaleek badute non ase euren bertso gosea. Izan ere, Bertsoa.eus atarian, bertsolaritzaren sormen eta informazio edukiak aurkituko dituzte, formatu eta euskarri ezberdinetan, batez ere, ikus-entzunezkoetan.
Besteak beste, elkarrizketak, albisteak edota bertso-saioei buruzko informazioa dago eskuragarri, baita bertsolarien fitxak ere, eta beren bertsoaldiez berriro gozatzeko aukera ere ematen du.
Hartara, bertsolaritzaren plaza digital hau aukera ona izan daiteke koronabirusaren ondorioz etxean ohikoa baino denbora gehiago emango dugun egun hautarako.
Laburrean
- Mota Bertsolaritza
- Data 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko abenduaren 31(e)ra
- LekuaVillabona
- HizkuntzaEuskara


