Solasaldi-kontzertua: Joseba Irazoki: "musika & solasa"

Bera 2020(e)ko Martxoak 11
  • Solasaldi-kontzertua: Joseba Irazoki: "musika & solasa"

Joseba Iratzokiren bere musika ibilbideaz eta musikari lanbideaz solastuko da

Eguna: martxoaren 11, asteazkena
Lekua: Beralandeta
Ordua: 19:00
AntolatzaileaBortzirietako Euskara Mankomunitatea
Laguntzailea: Berako Kultur Batzordea

Jarraitzaileek haren hamaika kontzertu aditu izanen dituzte herrian nahiz inguruan, baina oraingo honetan Josebak bere musika ibilbideaz eta musikari lanbideaz solas eginen digu, bere kantu eta doinuak tartekatuta.

Emanaldia Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren “Musikariak ikastetxeetan” programaren jarraipen bat da. Programa horren bitartez, musikari euskaldunak Nafarroako institutuetara joaten dira, ikasleekin beren bizipenak, musika ibilbidea, sortze prozesuak… azaltzera eta, nola ez, beren musika erakustera.

Joseba Irazoki joan den azaroan izan zen Berako Toki Ona Institutuan eta bertako ikasleen aitzinean aritu zen. Orain lan hori gainerako herritarrei eskaintzeko parada eman dio euskara mankomunitateak.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Martxoak 11
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBeralandeta
    Bera
  • HizkuntzaEuskara

Non