"Autobiografiak" tailerra, Aitor Saraibarekin
Aitor Saraiba, Fatxada. Diseinua, ilustrazioa eta komikia izeneko proiektuaren barruan Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko eraikinaren fatxadan bere lanak ikusgai jarri zituen lehen artistak, gure zentrora itzuliko da Autobiografiak tailerra eskaintzera, martxoaren 11n eta 12an.
Marrazkilariak azaldu duenez, Autobiografiak gauzatzeko marrazketako eta idazketako tresnak erabiliko dituzte, «gure bizitzaren historia artikulatzeko asmoz». Tailerrak iraungo duen bi egunetan egingo dituzten ariketen bidez, parte-hartzaile bakoitza bere autobiografia antolatzen eta sortzen joango da.
Tailerrean parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik teknika edo ezagutza jakin batzuk ikasita izatea. «Aurrez ezagututako teknikaren beharrik ez duen tailerra da, behar den bakarra zure historia kontatu nahi izatea da. Protagonista zu zeu izango zaren sorkuntzako ariketa sendatzailea».
Aitor Saraiba (Talavera de la Reina, 1983) marrazkia du oinarri, eta bere biografiari, egunerokotasunaren arteari lotzen dio, era askotako aplikazioak erabiliz: nola erakusketak, hala nobela grafikoak, tartean direla zeramika, hormako interbentzioak eta ekintzak, bai eta argazkia, bideoa eta nobela grafikoa ere. Hainbat liburu autobiografiko argitaratu ditu, besteak beste, hauek: El hijo del Legionario, Pajarillo, Nada más importa, Por el Olvido eta Cómo ser valiente, justo y feliz y otras cosas en la vida.
MARTXOAK 11 ETA 12 (ASTEAZKENA > OSTEGUNA): 17:30 - 20:30.
HELDUENTZAT.
Laburrean
- Mota Ikastaroa
- Data 2020(e)ko martxoaren 11(e)tik 2020(e)ko martxoaren 12(e)ra
- OrdutegiaMartxoak 11 eta 12: 17:30-20:30
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - Zenbatekoa15 / 20 €
- Sarrerak Erosi
- Web AZ Azkuna Zentroa


