11. Think Tank Laborategia: Ibiltzearen laborategia Ariketa kultural kritikoa

Pamplona/Iruña Martxoak 10
  • 11. Think Tank Laborategia: Ibiltzearen laborategia Ariketa kultural kritikoa

Zer da Think Tank?

CNK pentsamendu-foroa da, Nafarroako kulturari lotutako ideiei buruzkoa. Gizarte zibilaren eta administrazio publikoen partaidetza-plataforma da, zeinean ezagutzak eta ideiak partekatzen baitira gaiaren araberako foroetan parte hartuta.

Ideia-laborategia izan daiteke Think Tank-en euskarazko ordaina. Horixe lortu nahi baitu, hots, ideiak landu eta partekatu, aldi berean igortzailea eta hartzailea izan, eta adimen kolektiboak landu Nafarroako kulturari eta gizarteari gaur egun interesatzen zaizkien gaiei buruz.

2018tik aurrera izango dira laborategi horiek erreferentzia Nafarroako kulturan, Kulturaren Nafarroako Behatokiaren abiaraztearekin lotuko baitira, eta arteak, ekonomia, posizionamendua, berrikuntza, kontzeptuak, garapena, gaurkotasuna eta etorkizuna, eta antolakuntza jorratuko dituzte ildo nagusi gisa.

Laborategia

Laborategi honek proposatzen du esperimentu soziokultural bat, oinez ibiltzea herritarren ekintza kritikotzat hartzen duena. Flàneuraren tradizioa eguneratu nahi da, oinez ibiltzeak gaur egun duen bilakaera aintzat hartuta, alegia, hiria behatu eta interpretatzeko ekintza gisa eta kultura-tresna kritiko gisa. Egun eztabaida dago kulturak GJHak garatzeko funtsezko elementu gisa duen funtzioari buruz, eta horrek garrantzi berezia hartzen du laborategi honetan, herritarrek jabetu behar baitute kulturak duen funtsezko eginkizunaz.

Laborategiak saio esperimental oso praktikoa proposatzen du, taldean egindako ibilbide-ibilaldi-noraez baten bidez. Praktika kultural eta sozial mota horren garrantzia ulertzeko, noraezean (paseoan) ibili baino lehen, testuinguruan jarriko da kultura garaikideenean ibiltzeak duen garrantzia; historia hurbilenean duen garrantzia azalduko da eta egungo adibide batzuk aipatuko dira. Azkenik, ibilaldi-paseoan ikusitakoa eta landutakoa bateratuko dira, eta lotuko da hiriaren kulturarekin lotura estua duten GJHen funtsezko elementu batzuekin.

Hizlaria: Javier Espinosa Ochoa

Javier Espinosa soziologoa da, baita aditua herritarren parte-hartze prozesuetan eta kontsultore kultural eta soziala ere. Duela 14 urte baino gehiagotik Nafarroarekin lotura duten zenbait proiektu egin ditu; horietatik batzuk lotura zuzena dute kulturarekin eta beste batzuek, berriz, beste alderdi estrategiko batzuekin eta, horri esker, Foru Komunitatearen konplexutasunaren eta bilakaeraren ikuspegi orokorra dauka. Azken urteotan bere lanaren zati baten ardatz izan dira kultura guneen azterketa eta herritarren parte-hartzea Foru Komunitateko politika kulturalei dagokienez. Hirigintza proiektu ugaritan ere parte hartu du, horiei bere ikuspegi soziala eta kulturala emanez.

Think Tank

Laburrean

  • Mota Jardunaldia
  • Data Martxoak 10
  • Ordutegia17:00 - 20:30
  • LekuaArtxibo Nagusia. maiatzaren Bia, z.g. 31001
    Pamplona/Iruña
  • HizkuntzaElebietan
  • Izena emateko informazioa

Non