"Future lovers (Unplugged)"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Martxoak 9
  • "Future lovers (Unplugged)"

dFERIA 2020ren barruan.

Obra honetan, zapalkuntza-, borroka-, askapen-, freskotasun- eta pragmatismo-uneak adierazten dira. Emakumeentzako modan ikoniko diren zenbait elementu hautatuta, galdetzen da zerk ekarri zuen haien agerpena, bai eta zer eragin izan duten emakumearen jokaeretan, adierazpideetan, hots, bizitzeko eran. Alderdiok musikaren, cantearen eta dantzaren bitartez ematen dira, oinarri flamenkoaren gainean, baina baita oinarri garaikidearen gainean ere.

Udako gaua, hiri handi baten kanpoaldean; sei gaztek, institututik unibertsitatera pasatzear, leku hartan dute jarria hitzordua edateko, dantzan egiteko, hitz egiteko eta elkarri musu emateko. Maiz ez zaigu erraza gertatzen abagune bat aurkitzea harreman erreal eta sakonak izateko nerabeekin, etorkizuneko liderrekin eta etorkizuneko maitaleekin, eta hori eszenan egin nahi genuke, esperientzia komuna sortzen saiatuz. Zorte pixka batez, zerbait erakutsiko digu gure iraganaz eta gure etorkizunaz.

*Future Loversko Unplugged bertsio honetan, antzerki-elementu batzuez biluzten saiatu gara. Kanpoan geratu da eszenografiaren eta argiztapenaren parte handi bat, kanpoan eszenako jantziak ere... Zer gertatzen da berriz ere ikus-entzuleengandik oso hurbil dauden aktoreen eta hitz batzuen ideiara itzultzen garenean? Prozesu horren hasieratik, sentitu dugu Future Loversek hitzik gabeko bertsio bat izan behar lukeela, barnekoia eta punkia, non adierazpen-indar guztia gazteetan egongo litzatekeen. Ikus dezagun nola egiten duten dantzan nerabeek gau honetan, nola egiten duten barre, nola egiten duten inork begiratzen ez dielako planta, bertsio Unplugged honetan. *La tristura, 2019ko uda.

FITXA TEKNIKO ETA ARTISTIKOA

  • SORTZAILEA: Celso Giménez
  • ESZENA-, DRAMATURGIA-AHOLKULARITZA: Itsaso Arana, Violeta Gil
  • INTERPRETEAK: Pablo Díaz, Manuel Egozkue, Gonzalo Herrero, Itziar Manero, Siro Ouro, Sara Toledo
  • AHOLKULARITZA ARTISTIKOA: Marcos Morau
  • EKOIZPEN EXEKUTIBOA: Alicia Calôt
  • ARGIZTAPEN DISEINUA: Carlos Marquerie
  • ESZENOGRAFIA: Ana Muñiz
  • SOINU GUNEA: Eduardo Castro
  • JANTZIAK: Pedro Lobo
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Roberto Baldinelli
  • ARGAZKIAK: Mario Zamora
  • MANAGEMENT: Art Republic
  • EKOIZPENA: Teatros del Canal, Comunidad de Madrid, La Tristura
  • Hamburgoko International Summer Festival Kampnagel eta Groningeneko Noorderzon Festival-en laguntzarekin. INAEM-en Egungo Dramaturgien Garapenerako Programaren laguntzarekin idatzita.

Informazio gehiago: La Tristura

 

 

dferia.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaLa Tristura
  • Data 2020(e)ko Martxoak 9
  • Ordutegia16:30
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10/12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Tabakalera

Non