"El fantástico parque de Martina"

Ribaforada 2020(e)ko Martxoak 1
  • "El fantástico parque de Martina"

Martinaren parke fantastikoa antzezlanean, pertsonaiak fantasiazko mundu batean dabiltza eta horrek benetako bizitzari aurre egiten laguntzen die. Jolasen bidez, Martinak erakutsiko du nahi duena izan daitekeela, bere beldurrei aurre egin diezaiekeela edo bere tokia eska dezakeela. Zertan jolastu, zerekin jolastu, norekin jolastu aukeratu daitekeela eta une bakoitzean nahi duena izan daitekeela planteatzen da, aurretik ezarritako arau baten edo inposatutako kanon baten mende egon gabe. Azken batean, ikuskarian hainbat gai lantzen dira, besteak beste, generoen rolak haurtzaroan, nork bere burua eta gainerakoak onartzea, enpatia eta elkartasuna. 

Martina zazpi urte inguruko neskatoa da, arratsaldero auzoko parkera joaten dena. Han, jolastu egiten da, bizi eta ikasi egiten du. Beste edozein neska edo mutikok bezala bizi ditu bere jolasak. Parke horretan lagunak aurkitzen ditu, hain lagun ez direnak,  usoak, gurasoak eta amona… Parke arrunt eta ohikoa da, baina Martinarentzat itzela da, bertan bizi baititu abentura bizienak eta emozio desberdinenak. 
 
  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Ana Maestrojuán
  • Antzezle-zerrenda: Iratxe García Úriz, Oier Zúñiga eta Ángel García Moneo
  • Argien diseinua: Koldo Taínta
  • Eszenografiaren diseinua: Koldo Taínta
  • Proiekzioak: David Bernués
  • Jatorrizko abestiak eta soinu-espazioa: Gorka Pastor


4 URTETIK GORAKO HAURREI ZUZENDUTAKO IKUSKIZUNA
IRAUPENA: 55 MINUTU



Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaProducciones Maestras
  • Data 2020(e)ko Martxoak 1
  • Ordutegia18:00
  • LekuaRibaforadako Kultur Etxea
    San Francisco Javier, 1
    Ribaforada
  • Zenbatekoa6 / 8 €
  • HizkuntzaGaztelania
Ikuskizunaren informazioa >>

Non