AEBn pertsona beltzek zurien menpe egon behar dute egunero, bizirik iraun ahal izateko. GARBAGE-K (Zarama) pertsona zuri batek beltz batengana heriotzaren bila joan daitekeela onartzen duenean zer gertatuko litzatekeen esploratuko du. Film honek zalantzan jartzen ditu gizon beltzaren estereotipoak, heriotza tresna gisa, eta emakume zuriarenak, purutasun eta errugabetasunaren sinbolo gisa. GARBAGE-K gure gizarteak iraunarazten dituen kontzeptu okerrei buruz dihardu.
Jose Munain
Bilbon jaiotako zinemagilea da, eta 20 urte daramatza Pittsburghen (AEB) bizitzen. Kameraren atzean egin duen lana dokumentalen eta film laburren ekoizpenera bideratu da, eta nazioarteko jaialdietan hartu du parte. Bere filmografiako funtsezko gaiak sormen-prozesuan eta zinemak bitarteko gisa duen erantzukizun sozialean ardaztu dira. Bere estiloak gordina eta sofistikatua uztartzen ditu. Filmografia: `An Independent Portrait´ (Dok. 2006), `Sampsonia Way: City of Asylum´ (Dok. 2006), `DECEMBER´ (Lab.2010), `#CAKE´ (Lab. 2016).
- Zuzendaria: Jose Muniain.
- Gidoia: Brian Broome.
- Ekoizlea: Jose Muniain.
- Antzezleak: Tami Dixon, Antonio Jeffries, Tracey Turner.
- Iraupena: 18 min.
- Hezkuntza: Ingelesa, azpilitituak gaztelaniaz.



