"Mateoren Ama" + "La trinchera infinita"
2020ko Euskal Zinemaren Astearen barruan.
Mateoren ama - Film laburra
Denboraldi batez ama ikusi gabe egon ostean, Angel Marik indarrak hartu eta hura dagoen zahar-etxera bisitan joatea erabakitzen du. Gogorra egiten zaio ama horrela ikustea; semealabak ezagutzen ez dituen amona baten moduan.
- Zuzendaria: Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga.
- Gidoia: Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi.
- Ekoizlea: Moriarti Produkzioak.
- Antzezleak: Iñigo Aranburu, Itziar Aizpuru, Mariasun Pagoaga, Aitziber Garmendia.
- Iraupena: 14 min., 30 seg.
- Hizkuntza: Euskera.
Aitor Aregi - Jose Mari Goenaga
2001 urtean, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagak, Moriarti Produkzioak ekoizpen enpresa sortu zuten beste hiru lagunekin batera. Ordutik hainbat film luze, dokumental eta film labur idatzi, zuzendu eta ekoiztu dituzte produktora honetan. Egin dituzten filmak nazioarteko zine jaialdi askotan aurkeztu izan dira eta ehundaka sari jaso dituzte. Fimografia: `Tercero B´ – J.M. Goenaga (Lab. 2002), `Sintonía´ - J.M. Goenaga (Lab. 2005), `Lucio´ - A. Arregi, J.M. Goenaga (Dok. 2007), `80 egunean´ - J. Garaño, J.M. Goenaga (Luz. 2010), `Lagun Mina´- J.M. Goenaga (Lab. 2011), `Zarautzen erosi zuen´ - A. Arregi (Lab. 2014), `Loreak´ - J. Garaño, J.M. Goenaga (Luz. 2014), `Renovable´ - J.M. Goenaga, J. Garaño (Lab. 2016), Handia - A. Arregi, J. Garaño (Luz. 2017), La trinchera infinita - A. Arregi, J. Garaño, J.M. Goenaga (Luz. 2019).
La trinchera infinita - Film luzea
Higiniok eta Rosak hilabete gutxi daramatzate ezkonduta, Gerra Zibila piztu eta, ondorioz, gizonaren bizitza arrisku larrian jartzen denean. Emaztearen laguntzaz, Higiniok etxean zulo bat egin eta denbora batez bertan ezkutatzea erabakiko du. Errepresaliak jasotzeko beldurrak eta elkarrenganako maitasunak 30 urtetik gora iraungo duen itxialdi batera kondenatuko dute bikotea.
- Zuzendaria: Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga.
- Gidoia: Luiso Berdejo, Jose Mari Goenaga.
- Ekoizlea: Irusoin, Moriarti Produkzioak.
- Argazkilaritza: Javier Agirre Erauso.
- Muntaia: Laurent Dufreche, Raúl López.
- Musika: Pascal Gaigne.
- Antzezleak: Antonio de la Torre, Belén Cuesta, Vicente Vergara, Jose Manuel Poga, Emilio Palacios.
- Iraupena: 147 min.
- Hizkuntza: Gaztelania.
Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga
Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak film luze nabarmenak sortu dituzte Moriarti ekoiztetxean elkarlanean: Lucio (Arregi eta Goenaga, 2007) dokumental onenaren Goya sarirako izendatu zuten; 80 egunean (Garaño eta Goenaga, 2010), Loreak (Garaño eta Goenaga, 2014) film onenaren Goya sarietarako izendatu eta Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko aukeratu zuten; eta Handia-k (Arregi eta Garaño, 2017) Epaimahaiaren Sari Berezia eta Irizar saria irabazi zituen Donostian, 10 Goya sari eramateaz gain.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2020(e)ko Otsailak 28
- Ordutegia19:30
- Lekua Vital Fundazioaren Aretoa
Postas kalea, 13 eta 15
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa3 €
- HizkuntzaElebietan
- Web Vital Fundazioaren Aretoa



