"Ikusi, entzun eta... txalo egin" 2020

Pamplona/Iruña 2020(e)ko otsailaren 18(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 19(e)ra
  • "Ikusi, entzun eta... txalo egin" 2020

Jarduerak Civivox sarean (2020ko otsailetik maiatzera)

"Ikusi, entzun... eta txalo egin". Hitzaldiak eta film-emanaldiak DVDn ematen dira audiodeskripzio-sistemarekin.Erabilerraztasun unibertsalaren programa. Nafarroa Retinarekin elkarlanean. Otsailaren 18tik maiatzaren 19ra, 19:00etan. Mendillorri eta Zabalguneko Civivoxetan. Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko, leku guztiak bete arte.

FILM-EMANALDIAK MENDILLORRIKO CIVIVOXEAN

DUELO DE TITANES. John Sturges. AEB 1957. 122’ Western.  Otsailak 18, asteartea. 19:00. Wyatt Earp jauna Dodge Cityko txerifa da eta berriz ere topatu da John Doc Hollidayrekin, hau da, tuberkulosiak jota dagoen jokalari mozkortiarekin; behin batean, bizia salbatu zion. Elkarrekin Clantontarren bandari egin beharko diote aurre. Herria izuturik daukan familia ahaltsua da.

COCO. Lee Unkrich, Adrián Molina. AEB 2017. 109’ Fantastikoa. Martxoak 24, asteartea. 19:00. Miguel gazteak izar handia izan nahi du musikagintzan; horixe du amets, familiak debekatua dion arren. Musika zaletasunak bultzaturik, Hildakoen Herrialdean barneratuko da, familiarengandik jaso duen egiazko ondarea ezagutzeko.

GHOST. Jerry Zucker. AEB 1990. 127’, Amodioa. Apirila 28, asteartea. 19:00. Bat-batean, zapuzturik geldituko da bikote maitemindu baten zoriona,  lapur batek mutila hilko baitu. Neskaren bizia salbatu beharrak eraginda, mutilak Lurrean iraunen du, mamu-itxura hartuta; neskak duen arriskuaz ohartarazten saiatuko da. Igarle ero bat izanen da mutilaren komunikabide bakarra.

LA DAMA Y EL VAGABUNDO. Clyde Geronimi, Hamilton Luske, Wilfred Jackson. AEB 1955. 75’, Animazioa. Maiatza 19, asteartea. 19:00. Reina arraza garbiko txakurtxo eme ederra da, eta zoriontsu bizi da bere etxean. Isabelek eta Jaimek zoragarri zaintzen dute, eta txakurtxo zoriontsuak pareko ordaina ematen die. Behin batean, ordea, jabeek bidaia bat egitea erabakitzearen ondorioz, Reinaren bizitza goitik behera aldatuko da. Izan ere, izeba Clara bere katuekin iritsi da, eta horrek hamaika izualdi eragin ditu. Eskerrak Golfo ezaguzten duen, hau da, kalean bizi den txakur oso begikoa.

HITZALDIAK ZABALGUNEKO CIVIVOXEAN

ZABALGUNEAZ MINTZO. IRUÑEKO ZEZEN-PLAZEK BIGARREN ZABALGUNEAREKIN IZAN DUTEN LOTURA. Hirian mendez mende izan diren plazak, eta entzierroaren ibilbidea nola aldatu den denboraren joan-etorrian. JAVIER MANGADO. Otsailak 27, osteguna. 19:00.

AMSTERDAM BERRITIK NEW YORKERA. Hitzaldian, New York hiriari buruzko bitxikerien berri izanen dugu: adibidez, sorreran, Amsterdam Berria izan zen, nola osatu zen hiri handi baten gisa, eta hiriko jende ospetsu zenbait. IDOIA ALBENIZ. Martxoak 06, osteguna. 19:00.

ZABALGUNEAZ MINTZO. IRUÑEKO ZEZEN-PLAZEK BIGARREN ZABALGUNEAREKIN IZAN DUTEN LOTURA (EUSKARAZ). Hirian mendez mende izan diren plazak, eta entzierroaren ibilbidea nola aldatu den denboraren joan-etorrian. JAVIER MANGADO. Apirila 30, osteguna. 19:00.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko otsailaren 18(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 19(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • LekuaZabalguneko eta Mendillorriko civivoxak
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaGonbidapenarekin

Non