Gontzal Mendibil "Biok"
Zu entzule eta Gontzalen arteko gogoetak eta ametsak, ardurak, nahiak eta sentipenak. Horiek guztiak bat dira lan berri honetan, gure bihotz barrenetan zuzenean abiatzen diren kantak dituzu entzungai.
Proposamen berri honekin entzuleen arteko konexio baliagarri baten billa ari naiz. Abesti zorrotzak, sentiberak, esanguratsuak, barruraino sartuko zaizkizunak eskaintzera natorkizu. Poema sarkor eta entzutetsuak sortu eta musikatu ditut, neureak eta idazle gorenenak ere bai, hala nola, Ainara Maya, Karmele Jaio, Koldo Izagirre, Jose Luis Padrón, Pako Aristi eta Maialen Lujanbio izan ditut partaide.
BIOK horixe dugu: Zu Zeu entzule eta Nerau. Gu bion arteko elkarkidetzan. Bion arteko gogoetan, Zu olerkaria-olerkia eta Neu, Gorbeia... eta Neu, hor zauden Zu eta Nerau, kanten bidez bihotzaren eraginean, bizitzaren ikasbidean, Amaren Sua berpizteko ahaleginetan.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Otsailak 15
- Ordutegia20:00
- LekuaUriena eraikina
Arrieta - HizkuntzaEuskara


