"Matriuska". Iraia Elías, Amancay Gaztañaga
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko komedia irabazlea.
Etorkizun berri bat eraikitzeko giltza beraien esku dago. Emakume guzti horiek utzitako ondarearen bidez mundua eraldatzera datoz mesias berria eta bere laguntzailea. Bada garaia bere dohainen ardura hartu eta erronka berriari adarretatik heltzekoa. Bada garaia munduari begiak zabaltzekoa. Bada garaia beren barruan zer dagoen ikusi eta ekintzara pasatzekoa.
Antzezlan hau Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldiaren egitarauaren barnean dago eta Donostiako erdiguneko eta hainbat auzotako taberna eta lokaletan egiten da.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2020(e)ko Otsailak 14
- Ordutegia20:00
- Lekua Etxarri Ene Kultur Etxea
Elenategi kalea 2, alboko atea (Martutene)
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Etxarri Ene Kultur Etxea

