Santa Agata egunaren Bezpera

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Otsailak 4
  • Santa Agata egunaren Bezpera

Santa Agata egunaren bezperan, hots, otsailaren 4ko arratsaldean, hiriko hainbat talde ateratzen dira hirian zehar ohiko errondak egitera; santu horren martirioren eta heriotzaren ohorezko koplak kantatzen dituzte auzoetan zehar, eta makilak eramaten dituzte koplaren erritmoarekin bat lurra kolpatzeko. Gasteizko Udalak, taldeek aurretik izena eman badute, opari bana egiten die jenerotan, baita edizioaren oroigarri bana eman ere.

Data

Otsailaren 4a, Agate Deuna eguneko bezperan.

Lekua

Hiriko hainbat tokitan eta gizarte etxeetako sarreretan.

Historia eta tradizioa

Beste garai batean soldaduskara joatekoak ziren gazteak, kintoak, biltzen ziren atez ate joateko, eta dirua zein bazkari edo merienda egiteko jatekoak biltzen zituzten. Gaur egun, berriz, ikastetxeetako taldeek, ahots eta elizetako taldeek, besteak beste, egiten dituzte erronda horiek.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko Otsailak 4
  • Ordutegia17:00 - 21:30
  • LekuaVitoria-Gasteiz

Non